EZKONTZAK

Casa Arreguin lorearen profesionalak, artisauak, eta, ororen gainetik, ezkontzetan adituak gara, ezkongaien ametsak egi bihurtzen ditugulako beti.
Aholku ematen dizugu edozein dela ere zure estiloa: vintage, landakoa, erromantikoa, klasikoa edo modernoa, eta emaztegaiei beti ematen diegu Casa Arreguiren emaztegaiak bereizten dituen ukitu pertsonala eta oraingoa.

Emaztegaiaren lore-sorta:

Estiloa, lore motak (peoniak, arrosak, hortentsiak, kalak eta askoz ere gehiago) eta koloreak hautatzen laguntzen dizugu. Zure lore-sorta betirako gorde nahi duzu? Aurrez tratatutako loreekin eginiko lore-sortak eskaintzen ditugu; perfektuak dira urte luzez mantendu eta oroitzapen berezi hori zure egunerokoaren parte izan dadin.

Utz iezaguzu aholkatzen egun hori berezia eta pertsonala izan dadin zuretzat.

Casa Arreguin egun berezi horretan behar dituzun lore-lan guztiez arduratzen gara:

  • Ezkongaien autoaren dekorazioa
  • Lore-xehetasunak ohorezko damentzat: lore-sortak, ilerako koroak, etab.
  • Emaztegaiarentzako burukoak.
  • Zeremonia egingo den tokiaren eta jatetxearen dekorazioa: sektorean urteetako esperientzia dugu, eta horrek Gipuzkoako eliza, udaletxe eta jatetxe gehienetan lan egitea ahalbidetu digu.