Casa Arregui loradendak udaberriko argazki-lehiaketa abiarazi du.

Udaberrian ikus dezakegu landareen eta zuhaitzen loraldia bete-betean, eta nola paisaia guztiek neguan galdutako kolorea berreskuratzen duten. Hori dela eta, erabaki dugu lehiaketa honen gaia “loraldia” izan dadila, ziur gaudelako argazki zoragarriak atera daitezkeela edozein tokitan gaudela ere: kalean, etxean, mendian…seguru badirela une jakinetan atentzioa emango diguten loreak.

Casa Arreguin lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu; hala, 40€ko erosketa-txartela irabazteko aukera izango duzue, eta I. Lau Urtaroak Argazki Lehiaketa honetan boto gehien jaso dituzten argazkiekin eginiko 2017ko egutegia ere bai. Hemen duzu esteka, lehiaketan parte hartzeko oinarriak kontsulta ditzakezu bertan.

Anima zaitez eta parte hartu lore bakarra erakutsiz!

Bases del concurso.

 

Leave A Comment