Casa Arregui

Gure dendaren 360º-ko bisita birtuala

Sakatu irudian eta eman ezazu paseoa Casa Arreguin zehar.

Goza ezazu gure 400m2-ko instalazioez.

Casa Arregui loradenda klasikoa, tradizionala, freskoa, oraingoa, eta, noski, balio anitzekoa da, zentzu guztietan. Lore eta dekorazio denda bat gara, eta edozein lore-lan errealitate bihurtzen dugu, kalitate onenarekin eta lore aukera eta estilo zabalarekin.

Gure bezeroei esker konturatu gara loreak haien bizitzen parte garrantzitsua direla, loreek era guztietako sentimenduak igortzen dizkigutelako. Milaka okasiotan lore batek sentimendu bat adierazten laguntzen du. Une gogoangarri horietarako arrosak, tulipak, peoniak, eta bestelako lore aukera zabala dugu, lore-lan hori berdingabea izan dadin eta irudi erakargarria, berritzailea eta pertsonala izan dezan.

Arrosa gorriak, tulipak, lore zuriak, lore gorriak…edozein koloretakoak eta edozein motakoak. Gure baliabide guztiak erabiltzen ditugu andregaien lore-sortak, koroak, mahaierdikoak eta lore-lanak egiteko, beti aproposak diren arrosa-sortak ahaztu gabe.

1923tik gabiltza lanean, gure bezeroei zerbitzurik onena eman eta ahalik eta esperientziarik onena izan dezaten lortzeko.

LANTALDEA

Casa Arregui loradendan lan egiten dugunok loreen arloan etengabeko prestakuntza jasotzen dugu gure bezeroei lore-diseinuan joera berritzaileenak eskaintzeko helburuarekin.

Lan bakoitza gertutasunez eta modu pertsonalizatuan egiten dugu, bezeroaren nahiei erantzunez, eta ideia berriak eta aukera ezberdinak eskaintzen dizkiogu hala nahi izanez gero.

Nos ocupamos de cada trabajo de forma cercana y  personalizada, realizando los arreglos de acuerdo a los gustos y preferencias del cliente, proponiéndose nuevas ideas y soluciones alternativas cuando así nos lo solicita.

MARIA JOSÉ AGUIRRE

Gerentea

Sortzailea, dinamikoa eta berritzailea. Urteetako esperientzia du lore-diseinuan, eta, horregatik, haren eskuetatik beti irteten dira lan originalak.

LURDES PIÑA

Lorezaintzan eta paisajismoan teknikaria

Lorezaintzan eta paisajismoan teknikaria. Lore-diseinuan eta orkidea-zainketan aditua.

ION ARREGUI

Basogintzako ingeniari teknikoa, landareetan eta lorezaintzan aditua.

Dekorazioan eta landareen zainketan aditua.

IRATI GONZALEZ

Loradendan eta lore-artean teknikaria

Loradendan eta lore-artean teknikaria, eta lore-artean aditua.

HISTORIA

Denboran atzera egiten dugu, 1923ra hain zuzen, eta Tolosara hurbiltzen gara. Bertan, José Antonio Arreguik eta Dominica Arreguik Casa Arregui sortu zuten.

Garai hartan Casa Arreguik baratzeetan loreak ereiten jarduten zuen, haren 5000m2-tik gorako lursailean.

Lau belaunaldi eta ia 100 urte beranduago, enpresa 400 m²-ra zabaldu zen, gaur egun dituenak, Larramendi kaleko 3 zenbakian, Tolosaren erdigunean.

Aitona Casa Arregui